logos

Loreak

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua
ESTREINALDIA URRIAK 31

fb tw

Loreak baino ez dira

“Una verdadera joya de sensibilidad, inteligencia y belleza”

Fotogramas - Carlos Laureda

“Magnífica, la sencillez convertida en arte”

La Razón - Carlos Pumares

“Delicadeza, sensibilidad y poesía notables”

El País - Carlos Boyero

“Exquisito pulso narrativo”

ABC - Oti Rodríguez Marchante

“Cine con mayúsculas, cine que te llega”

El Diario Vasco - Mikel Gurpegui

“Una gratísima sorpresa”

La Vanguardia - Pedro Vallín

“Le basta lo mínimo para profundizar en lo extraordinario”

Diario de Noticias – Juan Zapater

“Suya es la virtud de la emoción”

El Mundo - Luís Martinez

“Loreak es un prodigio narrativo”

Gara - Mikel Insausti

“Lore berriak. Usain gozoko loreak”

Berria - Urtzi Urkizu

“Delikatua, iradokitzailea, detailez betea, apartekoa”

Argia - Gorka Bereziartua

“Hunkituta bai, eta liluratuta ere bai, bigarren aldiz patxadaz berrikusi eta aztertzeko gogoz”

Gaztezulo - Aitor Abaroa

Sinopsia

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.

Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.

Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

Zuzendariak

Loreak Garaño-Goenaga tandemak zuzenduriko bigarren filma da. Euren aurreko filmak, 80 egunean, nazioarteko 100 zinemalditan baino gehiagotan parte hartu du, horietatik lau "A" mailakoak (Karlovy Vary International Film Festival, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Donostia Film Commission Saria eta LGTB Gaietako Film Onenaren Donostia Saria-, Montreal World Film Festival eta Cairoko Nazioarteko Zinemaldia). 30 saritik gora lortu ditu bere ibilbidean eta gaurdaino sari gehien jaso dituen euskarazko filma da.

Moriarti produkzio-etxean egindako ibilbide arrakastatsuari esker, bi zuzendariak euskal zinemagintza berriaren erreferente dira.

Jon Garaño

(Donostia, 1974)

Kazetaritza eta Publizitatea ikasi zuen UPV-EHUn eta Zinema Saroben eta San Diegon (AEB). Moriarti produkzio-etxearen sortzaile-kideetako bat izan zen 2001ean eta bertan jardun du zuzendari, produktore eta gidoigile.

Bere film laburrak 100 lehiaketatan baino gehiagotan sarituak izan dira, eta hamabost herrialdetan baino gehiagotan igorri dira bere dokumentalak.

Jose Mari Goenaga

(Ordizia, 1976)

Donostian Enpresa Ikasketak egin ondoren, Goenagak Zinemagintza ikasi zuen Saroben. Moriarti produkzio-etxearen sortzaile-kideetako bat izan zen 2001ean. Zuzendu dituen film laburrez gain (besteak beste, Tercero B, Sintonia eta Lagun Mina, hiruren artean 150 saritik gora jaso dituztenak), Supertramps animaziozko film luzea (2005ean Animaziozko Film Onenaren Goya izendapena jaso zuena), eta Lucio film dokumental luzea idatzi eta zuzendu ditu elkarlanean (Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatua eta 2007an Film Dokumental Onenaren Goya izendapena jaso zuena).

Aktoreak

Ane NAGORE ARANBURU
Lourdes ITZIAR ITUÑO
Tere ITZIAR AIZPURU
Beñat JOSEAN BENGOETXEA
Ander EGOITZ LASA
Jaione ANE GABARAIN
Txema JOSE RAMON SOROIZ
Jexus JOX BERASATEGI

Talde teknikoa

Zuzendariak JON GARAÑO eta JOSE MARI GOENAGA
Gidoia JOSE MARI GOENAGA, AITOR ARREGI eta JON GARAÑO
Argazki zuzendaria  JAVI AGIRRE ERAUSO
Produkzio zuzendaria  ANDER SISTIAGA
Zuzendari laguntzailea  TELMO ESNAL
Muntaketa RAÚL LÓPEZ
Zuzeneko soinua IÑAKI DÍEZ
Soinu muntaketa  XANTI SALVADOR
Musika PASCAL GAIGNE
Zuzendari artistikoa MIKEL SERRANO
Makillajea AINHOA ESKISABEL
Ile-apainketa OLGA CRUZ
Jantziak SAIOA LARA
Ekoizleak  XABIER BERZOSA, IÑAKI GOMEZ, IÑIGO OBESO
Ekoizle eragileak  AITOR ARREGI eta FERNANDO LARRONDO

Fitxa teknikoa

EkoizpenaIRUSOIN eta MORIARTI
PartaideakETB, EUSKALTEL eta TVE
LaguntzaileakICAA eta EUSKO JAURLARITZA
Banaketa EspainianA CONTRACORRIENTE FILMS
Nazioarteko salmentakFILM FACTORY ENTERTAINMENT
Jatorrizko formatuaHD - DCP 2K Scope
Soinua5.1
Iraupena99’
Estreinaldia Espainian2014ko UDAZKENEAN

Trailerra

Deskargak

Créditos

1-irusoin 2-moriarti 3-etb 4-tve 5-euskaltel 6-eusko-jaurlaritza 7-icaa 8-foru-aldundia 9-contracorriente