Loreak baino ez dira
Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.
Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.
Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.
Loreak Garaño-Goenaga tandemak zuzenduriko bigarren filma da. Euren aurreko filmak, 80 egunean, nazioarteko 100 zinemalditan baino gehiagotan parte hartu du, horietatik lau "A" mailakoak (Karlovy Vary International Film Festival, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Donostia Film Commission Saria eta LGTB Gaietako Film Onenaren Donostia Saria-, Montreal World Film Festival eta Cairoko Nazioarteko Zinemaldia). 30 saritik gora lortu ditu bere ibilbidean eta gaurdaino sari gehien jaso dituen euskarazko filma da.
Moriarti produkzio-etxean egindako ibilbide arrakastatsuari esker, bi zuzendariak euskal zinemagintza berriaren erreferente dira.
(Donostia, 1974)
Kazetaritza eta Publizitatea ikasi zuen UPV-EHUn eta Zinema Saroben eta San Diegon (AEB). Moriarti produkzio-etxearen sortzaile-kideetako bat izan zen 2001ean eta bertan jardun du zuzendari, produktore eta gidoigile.
Bere film laburrak 100 lehiaketatan baino gehiagotan sarituak izan dira, eta hamabost herrialdetan baino gehiagotan igorri dira bere dokumentalak.
(Ordizia, 1976)
Donostian Enpresa Ikasketak egin ondoren, Goenagak Zinemagintza ikasi zuen Saroben. Moriarti produkzio-etxearen sortzaile-kideetako bat izan zen 2001ean. Zuzendu dituen film laburrez gain (besteak beste, Tercero B, Sintonia eta Lagun Mina, hiruren artean 150 saritik gora jaso dituztenak), Supertramps animaziozko film luzea (2005ean Animaziozko Film Onenaren Goya izendapena jaso zuena), eta Lucio film dokumental luzea idatzi eta zuzendu ditu elkarlanean (Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatua eta 2007an Film Dokumental Onenaren Goya izendapena jaso zuena).
| Ane | NAGORE ARANBURU |
|---|---|
| Lourdes | ITZIAR ITUÑO |
| Tere | ITZIAR AIZPURU |
| Beñat | JOSEAN BENGOETXEA |
| Ander | EGOITZ LASA |
| Jaione | ANE GABARAIN |
| Txema | JOSE RAMON SOROIZ |
| Jexus | JOX BERASATEGI |
| Zuzendariak | JON GARAÑO eta JOSE MARI GOENAGA |
|---|---|
| Gidoia | JOSE MARI GOENAGA, AITOR ARREGI eta JON GARAÑO |
| Argazki zuzendaria | JAVI AGIRRE ERAUSO |
| Produkzio zuzendaria | ANDER SISTIAGA |
| Zuzendari laguntzailea | TELMO ESNAL |
| Muntaketa | RAÚL LÓPEZ |
| Zuzeneko soinua | IÑAKI DÍEZ |
| Soinu muntaketa | XANTI SALVADOR |
| Musika | PASCAL GAIGNE |
| Zuzendari artistikoa | MIKEL SERRANO |
| Makillajea | AINHOA ESKISABEL |
| Ile-apainketa | OLGA CRUZ |
| Jantziak | SAIOA LARA |
| Ekoizleak | XABIER BERZOSA, IÑAKI GOMEZ, IÑIGO OBESO |
| Ekoizle eragileak | AITOR ARREGI eta FERNANDO LARRONDO |
| Ekoizpena | IRUSOIN eta MORIARTI |
|---|---|
| Partaideak | ETB, EUSKALTEL eta TVE |
| Laguntzaileak | ICAA eta EUSKO JAURLARITZA |
| Banaketa Espainian | A CONTRACORRIENTE FILMS |
| Nazioarteko salmentak | FILM FACTORY ENTERTAINMENT |
| Jatorrizko formatua | HD - DCP 2K Scope |
| Soinua | 5.1 |
| Iraupena | 99’ |
| Estreinaldia Espainian | 2014ko UDAZKENEAN |
Prentsa
www.workingatweekend.com
Banaketa
www.acontracorrientefilms.com
Nazioarteko salmenta
www.filmfactoryentertainment.com
Ekoizleak
www.irusoin.com
www.moriariti.com